BILKETA

Zerbitzuaren profesionaltasuna gero eta garrantzitsuagoa da bilketan.

Animalien ongizateari gero eta garrantzia handiagoa emateak maneiua gero eta espezializatuagoa izatera behartzen du.

Horri guztiari abere ustiategietan denbora gero eta ondasun urriagoa dela gehitzen badiogu, abeltzain guztiek probetxua aterako dien bilketa zerbitzua antolatzeko beharra sortzen da.

2005 hasieran behi haziendaren bilketa egiteko zerbitzuaren lehen fasea abian jarri zen eta animalia zaharrekin hasi zen fasea. 2006an gure bazkideei edozein motatako behi-aziendak EAEko edozein lekutatik biltzeko aukera eskaini genien.
2005 amaieran esne bildotsak biltzeko zerbitzua jarri zen martxan Bizkaian, 2006 hasieran zerbitzu hori Gipuzkoako hainbat artzaini ere eskaini zitzaien. 2006-2007ko kanpainan, berriz, esne bildotsak biltzeko zerbitzua EAEko gure bazkide guztiei eskaini zaie.