PRESTAKUNTZA

Edozein jarduera profesionaletan berebiziko garrantzia du etengabeko prestakuntzak.

EGAEEn prestakuntza jardunaldiak antolatzen dira, beste erakunde batzuetan (nekazaritza eskoletan, arraza desberdinetako elkarteetan…) antolatzen direnen osagarri.

Kontua da gure Elkartearen helburu eta beharrei erantzungo dieten ikastaroak antolatzea. Ikastaroak izango dira ekoizpena, kalitatea, salmenta lantzeko eta baita bazkideek izan ditzaketen beste edozein beharrei erantzuteko ere.

Hona hemen orain arte antolatu diren ikastaroetako batzuk:

· Markaren irudiak gaur egungo merkatuan duen garrantzia.

·Haragi ekoizpenaren inguruko kalitate kontzeptuak: kalitatezko salmenta.

·Haragitarako behi-aziendaren maneiua eta ekoizpena.

·Haragitarako behi-aziendaren produkzioaren homogeneizazioa: arrak zikiratzea.

·Produkzioaren kalitatea “Euskal Bildotsa” latxa arrazako esne bildotsaren labelaren
eskakizunetara egokitzea. 2005-2006 kanpainako emaitzak.

·Oinarrizko informatika ikastaroa.

·Informatikako ikastaro espezifikoa: hilketen kontsultak egiteko programa erabiltzen ikasteko ikastaroa.