AHOLKURARITZA

Elkarteak, berak ipinitako helburuak lortzen laguntzeko, aholkularitza ematen die abeltzainei, horien jardueraren inguruko edozein gairi buruz, Elkartearen beraren zerbitzu teknikoaren bidez edo, behar izanez gero, kanpo zerbitzuak baliatuz.

Aholkularitzaren bidez batez ere lortu nahi da gainbegiratzea ustiategi bakoitzak lortutako ekoizpena eta kalitate maila. Zenbait gaitan (koipeztatzean, pisuan, adinean, label kalifikazioaren ehunekoetan…) eman litezkeen desbideratzeak zehaztuko dira. Desbideratze horiek abeltzainei jakinarazi eta zuzentzeko neurriak eskainiko zaizkie.