BAZKIDEAK

Hau da EGAEEko bazkideen profila:

    * Nekazaritzako ustiategi baten jabe dira EAEn.
    * Bere ekoizpen eta salmenta jarduera Elkartearen eremuan bakarrik egiteko konpromisoa dute.
    * Elkarteari laguntzeko prest daude, beren ustiategien inguruan eskatu lekizkiekeen datuak emanez.
    * Kalitatea Fundazioko "Euskal Okela" eta "Euskal Esne Bildotsa" marken abeltzain ustiategien zerrendan inskribatuta daude. Ondorioz, eskakizun hauek bete behar dituzte:

      Behi azienda:


      - EAEn jaio, hazi eta hildako animaliak.
      - Elikadura: bazka naturalak, zerealak, lekadunak, oleaginosoak, zahiak eta pentsu baimenduak.
      - Elikaduran debekatuak daude: urea eta ureakiak, animalia jatorriko produktuak eta substantzia sendagarriak, indarrean dagoen legeriaren arabera erabil daitezkeenak barne.

      Esne bildotsak:


      - EAEn jaio, hazi eta hildako animaliak.
      - Latxa eta Karrantzana arrazako arkumeak soilik.
      - Ardi esnez bakarrik elikatuak.
      - Elikadura: zerealak, lekadunak, olio-landareak, zahiak eta baimendutako pentsuak.

      Txerri azienda:


      - KURRIN markarako hazitako animaliek eskakizun hauek bete behar dituzte.
      - EAEn jaio, hazi eta hildako animaliak.
      - Elikaduran debekatuak daude: substantzia sendagarriak, indarrean dagoen legeriaren arabera erabil daitezkeenak barne.


    * Kalitatearen alderdi guztiak hobetzeko markatutako helburuak lortze bidean lan egiteko konpromisoa, kalitate komertzialaren kontzeptua barne.