ELKARTEA

EGAEE behi-, ardi- eta txerri-azienden ganaduzaleen elkarte bat da.

EGAEE (Euskadiko Ganadu Ekoizleen Elkartea) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako behi-, ardi- eta txerri-azienden ganaduzaleen elkarte bat da. Haragiaren produkzioa helburutzat duten ganaduzaleak biltzen ditu eta komertzializaziora dago bideratuta. Gure helburua haragi-produkzioaren kalitatearen hobekuntza da, gure elkartekideen produkzioak kalitate exijentziarik zorrotzenei moldatuz, merkatuko nibelik bikainenetara sartzeko aukera emango diena eta honela produktuari aparteko balioa emateko aukera izango dute, beraien ustiapenen errentagarritasuna ziurtatuz.

Gai produktiboez aparte, elkarteak elkartekideentzako beharrezkoak diren beste gai batzuk hartzen ditu kontuan, ganaduaren jasotze zerbitzuen organizazioa, teknologia berrietara iristea, etab. Aparteko gai hauek, ganaduzaleen jardunean dute eragin mesedegarria.