Txerrikiak

URKAIKOk beretzat soilik hazten duten KURRIN markako txerria merkaturatzen du. Txerrikume bakoitza jaiotzerakoan identifikatu eta pentsu naturalekin hazi eta gizentzen dute: zerealak, lekadunak eta olio-landareak. Neurri eta pisu handiko txerri mota da, 100kg inguru pisatzen ditu kanalean eta haragi egina du, koipe puntu egokiarekin eta betiko zaporearekin. Kanalean, kanal erdietan eta zatikatuta merkaturatzen da. Ekoizpena mugatua da. Kontsumorako ohitura berrietara egokitze aldera, prestatu beharrik ez duten produktuen sorta berri bat garatzen ari gara, hala nola saiheski errea.

Haragi Freskoa

  •  
    "KURRIN" harategietarako zatikatzea

    Kanalean, kanal erdietan eta zatituta; burualdeko txuleta, saiheski zapala, hirugiharra saiheskiarekin, hirugiharra, urdaia, lepapea, giharra, manteka, etab. Freskoan kontsumitzeko edo aurrez prestatutako kalitate handiko produktuak egiteko.

     
  •  
    "KURRIN" txerria burruntzian erreta

    Carlos Ibarrondoren lantalde profesionalarekin lankidetzan txerri osoak erretzen ditugu txingarretan. Txerrikia erretzerakoan ikusgarria da eta hein berean da zaporetsua jaterakoan. Ezin hobea edozein festa edo ospakizunetarako.