Ardikia

Kooperatibako artzainek beren artaldeetako ardi latxetatik datozen benetako esne bildotsak ekoizten dituzte. Artzainak inguruetakoak dira eta hortaz, bildotsak baldintzarik onenetan hiltzen dira, estresa areagotzen duen garraiatze luzea ekidinez eta horrela beren ezaugarri preziatuenak beren osotasunean mantenduz. Bildotsa bere amaren esnearekin soilik elikatzen da eta 3-5 aste dituenean hiltzen da, kanalean 5-8 kg pisatzen dituelarik. Artzainak "Euskolabelen" izena emanda daude eta bildots horiek "Euskal esne bildotsa" zigiluarekin merkaturatzen dira. Berrikuntza eta produktu berriak garatzeko prozesuaren baitan aurrez erretako bildots laurdenak ditugu,

Haragi Frescoa

  •  
    Esne bildots Euskolabelduna

    Latxa eta Karrantzana arrazetako bildotsak, EAEn jaio, hazi eta hildakoak. Beren amaren esnearekin soilik elikatzen dira. Hil ondoren, pisuaren (5-8 kg kanalean), koipearen eta kolorearen arabera hautatzen dira. Hazkuntza eta hautatze prozesu zorrotz honen bermea euskolabelen bereizgarriekin egiaztatzen da. Bereizgarri horiek bildots guztiei jarri behar zaizkie: "Euskal esne bildotsa".

     
  •  
    Esne bildots ekologikoa

    EAEko 8 artzainek produkzio ekologikoaren markoan garatzen dute beren jarduera. Larre ekologikoetan hazitako ardiak dira eta elikaduraren gehigarri gisa zereal eta lekadun ekologikoak jaten dituzte. Horrez gain, produkzio ekologikoaren bereizgarritasunak bere dituen eskakizun guztiak ere betetzen dituzte. Artalde horietako latxa arrazako bildotsak beren amen esnearekin soilik elikatzen dira eta bereiz hiltzen dituzte. Produktuaren benetakotasuna bermatzen duten produkzio bereizgarriekin identifikatzen dira kameran. Produkzioa mugatua denez, (800 inguru kanpaina osoan) merkatuan une jakinetan bakarrik aurki daiteke (kontsultatu eskuragarritasuna).

     
  •  
    Bildotsa burduntzian errea

    Carlos Ibarrondoren lan taldearekin batera arkumea txingarretan erretzen dugu. 30 arkume txingarretan erretzeak irudi ikusgarria sortzen du eta edozein paradatan dastatzeko kalitate bikaineko produktua eskaintzen du. Herriko festetarako, ekitaldi publikoetarako, ospakizun pribatuetarako etab.erako aproposa da.