BEHIKIA

URKAIKOK merkaturatzen duen behikia URKAIKOren bazkideek eta inguruko beste abeltzain batzuen ustiategietatik etortzen da. Animaliak elikatzeko bazka eta pentsu naturalak erabiltzen dituzte eta, ondorioz, haragi samur, on, zaporetsu eta naturala lortzen da. Haragia kanalean, kanal erdian, laurdenetan eta zatituta eta ontziratuta merkaturatzen da. Zatitu eta ontziratzeko "Euskal Okelak" baimendutako zatikatze gela bat daukagu. Bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuan beste aurrera pauso bat eman eta kontsumitzeko prest dauden produktuak egiten hasi gara: lehenengo euskal behi eta txahal saltxitxa "Euskal Txahaltxitxa". Produktu eraldatuen sorta berri baten lehenengo produktua da.

Haragi Freskoa

  •  
    Harategirako zatikatzea

    Kanalak, kanal erdiak, handizkako zatikatzea, txikizkako zatikatzea eta hutseko ontziratzeak.

     
  •  
    Burruntzian erretako txahala

    Carlos Ibarrondoren lantalde profesionalaren laguntzarekin txahal osoak erretzen ditugu txingarretan, festa eta ospakizun mota guztietarako kalitate goreneko jateko gozo batek eskaintzen duen ikuskizun ikusgarria.