GAZTA

Urkaikoren elkartekide diren artzain talde batek benetako Idiazabal Artzai Gazta lantzen dute. Beraien artaldeen esnearekin eginda, antzinako teknikekin, teknologiarik modernoenekin eta mimorik handienekin produktu ezin hobea lortzen dute. Ordiziako lehiaketa ospetsua bezalako bertako sariekin, edo Nekazaritza Arrantza eta Elikadura Ministerioak emandako “Premio Mejores Quesos Españoles” bezalako estatu maila garrantzidun sariarekin edo Gaztela Leongo CINCHO sariarekin edota Londreseko, Alpeetako eta Pirinioetako sari internazionalekin dago bermatuta bere produkzioaren kalitatea. Ardi latxaren esne gordinarekin lantzeak, zaporeen espresio maximoa ahalbidetzen du artzaintzan elikatuak izan direnari esker. Ahosabaiarentzako gozamen hutsa.