MERKATURATZEA

Abeltzainen elkartea da, beren haragi produkzioa merkaturatzera bideratuta dagoen elkartea hain zuzen, bai behikia, txerrikia eta esne bildotsak.

Helburu hori lortzeko eskura dugun tresna URKAIKO kooperatiba da, eta bereziki kooperatibako merkataritza saila.

Abeltzainek beren haragi produkzioa (txekorrak, behiak, txerriak eta bildotsak) entregatu eta Urkaiko arduratzen da kudeaketa komertziala egiteaz, bazkideentzat ahalik eta errentagarritasun handiena lortze aldera.

Merkataritza saila 1990ean hiltegia martxan jarri zenetik ari da lanean eta ordutik hona, pixkanaka, gero eta garrantzitsuago bihurtu da. 2003an URKAIKO kooperatibaren barruko atal bihurtu zen.

Tokian tokiko kalitatezko produkzioaren merkaturatze berezitua egiten duten sail horretan eta merkaturatze alternatiboekin irtenbideak bilatzen dituzte kalitate handiko produktu eraldatuen linea berriak garatuz. Helburua kontsumitzaileari produkturik onena eskaintzea da, bere nahi eta beharrei gehien egokitzen zaizkien formatu eta aurkezpenak erabiliz.