MAKILA

1989an Urola bailarako baserritarrak URKAIKO kooperatiba sortzeko bildu ziren, beren aziendak merkaturatzeko asmotan: behiak, txahalak, ardiak eta txerriak. Beren ahaleginak batzeko beharra erakusten duen adierazleetako bat da 500 abeltzainetik gora bildu zirela kooperatiba horretan.

1990an Zestoan hiltegi bat eraiki zuten behi, txahal, ardi eta txerriak hiltzeko. Zerbitzu horrek abeltzainei ahalbidetzen die harakinekin merkataritza harremanak izatea, bai era zuzenean eta baita beren komertzial propioarekin ere. Bi kasuetan URKAIKOko hiltegiak animaliak hiltzeko "makila" zerbitzua eskaintzen du eta baita zatitu eta banatzeko zerbitzua ere.

URKAIKOk makila zerbitzua ematen die hori eskatzen duten harakin eta komertzialei eta era berean bazkide diren abeltzainen produktuak bezero diren harakinei merkaturatzen dizkiete.

URKAIKOk behiak, txahalak, ardiak eta txerriak hiltzeko instalazio modernoak ditu eta baita hildako animaliak zatitzeko gela bat ere. ISO 9000:2000 arauaren ziurtagiria lortu duen Euskal Herriko lehenengo hiltegia da. Zatikatze gela "Euskal Okela" eta "Ekoizpen ekologikoarentzat" baimenduta dago.